martes, 27 de marzo de 2012

Neultraltasuna eta Objetibitatea

DEFINIZIOAK:

Neutraltasuna: Bi gauza/pertsona/pentsamenduren artean ez da bat aukeratzea, hau da, bien arteko oreka bat izatea. Honela zure iritzia ez da nahasten.

Objetibotasuna: Gauzak diren bezelakoak kontatzea da. Ez da modu batean ikustea edo bestean, baizik eta, diren bezalakoak ikustea. Iritzitik gabe.

IRAKASLEAK NEUTRALAK IZAN GAITEZKE?

Teorian irakasle guztian neutralak izan behar dira bere ikasle guztiekin, hau da, klaseak edo notak jartzeko orduan ezin dute preferentziarik izan behar. Baina hau oso zaila dela ere esan beharra dago. Irakasle gutxi daude neutralak izaten direnak, beti egongo delako ikasleren bat maitasun, gogo edo aprezio gehiago diozuna.

Kurtso honetan, unibertsitatean, adibidez, lehengo hilabeteetan Soziologian ikasi genuen irakasleak neutralak izan behar zirela, baina bigarren lau hilabetean matematikako irakaslea etorri zen lehengo egunean eta haur esan zuen "Jakin ezazue ezeberdin zuzenduko dudala azterketa pertsona ezberdinak baitzarete, zuek ez baduzue kasurik egiten gelan, nahiz eta ez molestatu, nik ere zuen azterketari kasu gutxi egingo diet" Lehenik, agian, eskerrak eman behar zaizkio horrelako gauzak garbi adierazteagatik, baina hori moralki ondo ez dagoela uste dut.

Gauzak horrela, neutraltasuna mantentzea oso zaila dela uste dut, baina saiatu beharra dago.