Paper Zorroa

Paper zorroari hasiera emateko ordua dela uste dut. Didaktinak ikasten dugunari buruz hitz egin behar dugu. Nik Ikas Komunitateei buruz ikasi dudan guztia alde batera utzita nik, pertsonalki, ateratako ondorioen hitz egingo dizuet. Ikas Komunitateak ikastoletaz bereizten dira, gehien bat, dena talde txikietan ikasten delako eta komunitate guztiak lan egiten duelako. Hau horrela dela ikusita, galdera pare bat etorri zitzaizkidan burura:

-Ikasleak ondo ikasten ahal dute horrela?
-Benetan komunitate guztiak parte hartzen al du?

Lehengo galdera inkesta ezberdinekin erantzun egin zen. Esaten da, eskola porrota gutxitu egiten dela eta, honekin, talde lana bultzatu egiten dela. Bigarren galdera, berriz, oso subjetiboa dela uste dut. Egon daitezke ikas komunitate ezberdinak komunitate guztiak parte hartzen duena, baina, nire ustez, oso zaila da komunitate oso bat parte hartzea. Irakasleak bertan egongo dira, eta gurasoren bat ere, baina beste gurasoak? Oraingo gizarte egoeran gauden moduan gurasoak ez dute denborarik bere umeen geletara joateko. Honen arazorik nagusiena lana izaten da. Gurasoak uste dute Ikas-Komunitateen ideia oso ona dela, baina beraiek barruan sartu gabe.

Edozein gurasori situazio honetan jarriz gero, (Beraien seme-alabak ikas komunitatean egongo balira eta beraiek parte hartu beharko balukete) horrelako esaldiak entzun daitezke "Ez dut denborarik", "Eta lana?", "Hori irakasle baten lana da"... Oso lotsagarri iruditzen zait helduen jarrera, baina ulertu ere egin behar zaiela uste dut.

Ondorio nabarmenena hau da: "Ikas Komuniatea teorian oso ideia ona da, baina praktikan oso zailak izaten dira."

Orain dela egun batzuk nire taldea eta ni ikastetxe batera joan ginen matematikako klasea ikustea. Bertan, ikasleak eragiketa azkarrak ematen ari ziren, horretarako irakasleak borobil handi batean jarri zituen ikasle guztiak eta bi ikasle aukeratu eta berak esandako eragiketa bati erantzuna eman behar zioten.

Irakasleak matematikako klasea jolas batean bihurtu zuen minutu batetik bestera eta ikasleak motibatzea lortu zuen. Ikasle azkarrena gelako hoberena izango zela pentsatu zuten denek, eta konpetizio bat egiten hasi ziren beraien artean.

Gela honetan, ustezko adimen handiko nexka bat zegoen, egun batzuk lehenago adin handikoa zen jakiteko froga batzuk egin zituen eta ariketa azkarreko frogan beti ze lehena ariketa guztiak asmatzen. Ikasleak kexatu egiten ziren bera oso azkarra zelako, baina iraiasleak neutraltasunez jokatu zuen ikasleen aurren esanez beraien adina berbera zuela, eta azkarra izatea ezer txarrra ez zela.

Nexka hau gaizki senti ez zedin irakasleak modu berberean tratatu zuen, eta honela, integratuago sentitu ahal izan zen, nahiz eta, adimen handiagoa izan.

1 comentario:

  1. Kaixo Maialen, ea astindu bat ematen diozu blogari eta batez ere paper-zorroari! zuek idaztea funtsezkoa da nik jarraipena egin ahal izateko. Irakurri besteen blogak eta animatu zure prozesua hemen kontatzera!

    ResponderEliminar