miércoles, 9 de mayo de 2012

Nola irakatsi dizute gaur egun arte?

Orain arte metodo traidizionalari esker ikasi dut, hau da, irakasle bat ikasleei gaia emanez.

Txikia nintzenean, ingeleseko klasetan, adibidez, dena kantuz ikasten genuen, honela irakalseak uste zuen ikasten genuela baina nire kasuan ez zen horrela izan. Ez nuen ezer ulertzen eta irakasleak ez zuen ezer azaltzen. Musikako klaseetan, bestalde, gauza asko ere kantuen bidez ikasten genituen, baina zalantzaren bat izanez gero, maisuak klaseko ordutik kanpo bakarka dena azaltzen zigun.

12 urtetik aurrera irakaslea ikasle guztiei dena teorikoki azaltzen zigun. Askotan gauza asko ez genituen ulertzn eta bazeuden bi irakasle mota: zalantzak azaltzn zituenak eta azaltzen ez zituenak. Modu hau 18 urtera arte iraun zuen.

Unibertsitatean, aldiz, irakasleak asktasun handiagoa eman digu ikasle guztiei. Urte hauetan  ikasten ari bagara guk nahi dugulako da eta, honen ondorioz, arazoren bat badugu ikasleak joan behar gara irakasleekin hitz egitera tutoretza orduetan.

No hay comentarios:

Publicar un comentario